GimnasioTV

Erabiltzaile guztientzat…

24/7 eskuragarri dagoen gimnasio birtuala, euskarri erraz eta intuitibo batean

Erraza

SPORTMADNESS CAFE-41

Profesionalez editatutako kalitate handiko bideoak. Ez da Youtubeko kanala edota Instagrameko zuzenekoa… Euskarri profesional eta sinplea da. Bertan Yoga, Pilates, Mantenimenduko gimnasia eta Dantza aktiboa barneratzen dira. Asteko sesioak izango dira, erabiltzaileak egunerokoan jarraipen bat eduki dezaten.

Moldakorra

SPORTMADNESS CAFE-12

XNUMX/XNUMX eskuragarri egongo diren sesioak, erabiltzaileak nahi dutenean eduki ditzaten. Erregistratzeko prozesua erraza eta azkarra. Erabiltzailearen lehentasunen araberako filtraketak egiteko gaitasuna. Euskarri desberdinetara moldatua (Web, tablet eta mugikorra)

Gertukoa

SPORTMADNESS-768x1024 (1)

Euskarri digitala eta entrenatzaile formatu bat uztartzen ditugu. Euskarritik, erabiltzaileak whatsapp bidez entrenatzailearekin kontaktuan jar daitezke, eta dei bat ere eskatu dezakete zalantzak argitzeko edo aholkuak eskatzeko. Gertutasuna transmititzeko modurik egokiena.

Nola egiten dugu?

Ondo definitutako prozesu batekin, kalitatezko edukiak eskeiniz eta erabiltzaileari laguntza emanez.

2020-10-20 pantaila-argazkia 12.13.19ean

Zure erabiltzaileek izena ematen dute

Erakarpen kanalak uztartzen ditugu online eta offline ekintzen bidez, honela ahalik eta erabiltzaile gehiagok erabil dezaten euskarria.

Komunikazioen diseinuan aholkatzen zaituztegu. Facebooken kanpainak, prentsan kontaktua, erabiltzaileei deiak… Kanalak testatzen ditugu eta ongien moldatzen dena erabiltzen dugu.

Programa abiaraztearen inguruko komunikazioak aipatutako edozein kanalen bidez jasotzen dituztenean, erabiltzaileek egin dezakete erregistratu minutu bat baino gutxiagoan. Sarbide datuak posta elektroniko bidez jasoko dituzte, eta edozein momentutan sartu ahal izango dute, zurekin harremanetan jarri beharrik izan gabe. Edozein zalantza erantzuteaz arduratzen gara.

Sesioaz Gozatzen dute

Momentu horretatik, euskarrian igota dauden sesio guztitarako sarbidea izango dute. Ekintzaren araberako filtroak egin ditzakete. Gainera, erabiltzaileak sesioen gomendatutako prozesua ikusi dezake ekintza bakoitzean.

Hau guztia, euskarri erraz eta intuitibo baten bitartez. Blogik gabe, publizitaterik gabe, kanpoko edukirik gabe.. Sesio guztiak barneratzen dituen orrialde bakar bat, eta tresnaren erabilpena erakusten duen landing bat.

Gainera, bezero bezala, hilabetero zure erabiltzaileek euskarriaren erabilpen guztiaren erregistroa jasoko duzu. Honela, honek izan duen inpaktua aztertu ahal izango duzu.

SPORTMADNESS CAFE MOBILE (2)
dperrone

Edozein zalantza galdetuta, laguntza jasoko dute!!

Edozein ikaslek jarraipen bat izatea nahi dugu. Horregatik, whatsapp bidezko zerbitzua ezarri dugu plataforman bertan, edozein momentuan, aditua den irakaslearekin ikasleek hitz egin ahal izateko. Ikasle guztiek, edozein zalantza edukitzean, kirol diziplina horretako adituarekin hitz egin ahal izango dute, dituzten zalantzak konpotzeko. Honen helburua, nahiz eta online bidezko zerbitzua izan, gertutasun bat edukitzea eta sentitzea da, ikasle askok eskertutakoa.

"Pantailaren atzean" monitore espezializatua izango duzu. Jarduerak eta haien abantailak ezagutzen dituen profila, eta edozein erabiltzailek jarduerarekin izan ditzakeen zalantzak argitzeko.

Lineako plataforma eskaintzen dugu, baina noizbait erabiltzaile bakoitzak behar duen gertutasuna mantendu nahi dugu.

Zalantzarik daukazu?

Nola eman behar diet sarbidea nire udaleko erabiltzaileei?

Udal bezala, ordaindutako urteko kuotak, erabiltzaile guztiek doako zerbitzua izatea ahalbidetzen du. Inskripzio orri baten bitartez, sarbidea eduki ahal izango dute.

Plataformaren erabilearen datuak edukiko ditut udal bezala?

Bai. Hilabetero, plataforma erabili duen kopurua ikusi ahal izango duzu.

GimnasioTV nire udalak edukiko duen plataforma esklusiboa da?

Ez. Hainbat udalerriko erabiltzaileek erabili ahal izango dute une berean. Honen arrazoietako bat, urteko kuota fijo bat ordaintzea da, erabiltzaileek hilabetean kuotarik ordaindu gabe. Udalerriak ordaindutako kuota, hori bai, zure udaleko erabiltzaileek soilik erabili ahal izango dute, inoiz ez, beste herriko batek.

GimnasioTV nahi al duzu zure erabiltzaileentzat?

Utzi zure harremanetarako informazioa eta deituko dizugu ...

  • Data formatua: DD MM barra AAAA barra
Igo